jueves, 23 de junio de 2022

TERRACYCLE

 

TERRACYCLE

Ikasturte hontan idazteko tresnen birziklapena egiten hasi gara. Errotulagailuak, boligrafoak tipexak…. jaso ditugu Elgoibarko gainontzeko ikastetxeekin batera. Terracycle enpresak batu ditu, ondoren eguneroko erabilpenerako produktuak egiteko eraldatuko ditu, hala nola, aulkiak, bankuak…

Eskerrik asko ekarpena egin duzuen guztiori eta jarraitu datorren ikasturtean ere bai.



miércoles, 22 de junio de 2022

IBAIALDE AZTERKOSTA

 SAN LORENTZO ERREKAREN ANALISIA


Egun hauetan DBH3. mailako ikasleek San Lorentzo ibaiaren ingurumen- egoera aztertzeko ikerketa egin dute daraman uraren kalitatea nolakoa   den jakiteko. Emaitzak ez dira batere faboragarriak izan, kutsatuta dagoela adierazten baitute.

Bide batez, ibaiaren garbiketa egin dute, ikastolako confintean ateratako proposamena neurri batean gauzatuz.


Hona hemen zenbait argazki eta analitikaren emaitza:


TAPOI BILKETA

 TAPOI BILKETA


Eskerrak eman nahi dizkizuegu plastikozko tapoiak Ikastolara ekarri dituzuenori. 

Bete ditugu beste 2 poltsa handi. 

Tapoi hauek ez dira ozeanoetara iritsiko, ezta ere zabortegietara. Birziklatu eta beste funtzio bat betetzeko eraldatuko dira.

 Bide batez, beharra duen ume bati diruz lagunduko zaio.

Jarraitu  erdiko aretoko ontziak plastikozko tapoiz betetzen eta oraindik ez baduzue  ekarri, ANIMATU zaitezte.

Gogoratu boligrafoak, errotulagailuak… ere bai batzen ditugula. Etxean dituzuenak ekarri ditzakezue baita ere, datorren astean Terracyclekoek jasoko dituzte eta.



jueves, 19 de mayo de 2022

UDAL BATZARRA

UDAL BATZARRA

Gaur, maiatzak 19an, Elgoibarko 5 ikastetxetako Agenda 30eko ordezkariak Udaletxean egon gara aurtengo Udal Batzarra ospatzen.


Ikasturte honetan Agenda 30 proiektuaren barnean 15. Garapen Iraunkorrerako Helburua landu dugu: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA.


Gai honen inguruan ikasturtean zehar egindako ekintzak aipatu ditugu, baita ere zein zailtasunekin aurkitu garen eta azkenik gure konpromezuak eta proposamenak luzatu dizkiegu bertaratu diren Udal ordezkariei.


Gure proposamenak honakoak izan dira:

• Udalak herritarrek erabili ahal izateko baratze guneak eskeintzea. Produktuak soberan badaude,horiek beharra duten herritarren artean banatu daitezke.

• Udaletxeak Elgoibarko gune desberdinetan txorientzako etxetxoak edo kabiak jartzea.


Udal ordezkariek gure eskaerak erantzun dituzte eta datorren urteko udal batzarrean esandakoak bete dituzten konprobatu ahal izango dugu.


Ondoren mokadu edar bat eman digute.


Eskerrik asko deneri egindako lanagatik!


Hemen dituzue argazki batzuk:



EUSKAL HERRIKO XII. CONFINT BUSTURIAN

 2022ko maiatzaren 11n Euskal CONFINT ospatu genuen  Busturiako  Madariaga Dorretxean   (XV.mendeko erain berritu batean). Guztira 20 ikastetxe inguruk hartu genuen parte, Ikastetxe bakoitzetik 3 ordezkari eramanaz.

 CONFINT ideia  Brasilen sortu zen  duela 15  urte eta ikasleek hitza hartzeko eta beraien erantzukizunak zabaltzeko sortu zen.

 Ikasturtean zehar ALDAKETA KLIMATIKOAren inguruan  lan egin dugu ikastetxeetan eta maiatzaren 11an, CONFINT-ean,  talde eta aktibitate ezberdinen bidez (denbora kutxa, kartela/posterra, komikia (erretograma), manifestua, bertsoak, dantza+antzerkia eta musika) gure konpromisoak elkartu eta zabaldu genituen. 

Klima aldaketaren inguruan hausnartu ondoren, hainbat ondorio eta kompromezu atera genituen, hala nola: autoen erabilpena gutxitzea garraio publikoa erabiliz, energia eta materialen kontsumoa gutxitzea, energia berriztagarriak aukeratzea, zuhaitzak landatzea,  etab...

Eta ez bagara gu, nortzuk, eta ez bada orain, noiz?

 

 

 

 

 

 

 

 


ELGOIBAR IKASTOLA 2022 CONFINT

 ELGOIBAR IKASTOLA 2022 CONFINT


Maiatzaren 4an Elgoibar Ikastolako Confint ospatu dugu, hau da, gazteen konferentzia. Bertan LH5etik DBH2ra arteko ikasleek hartzen dute parte. Lehenik LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailatako Agenda 30eko ikasle arduradunak elkartu dira eta aurkezpen bat prestatu dute bakoitzak bere geletan azaltzeko. 

Bertan ALDAKETA KLIMATIKOAren inguruan eztabaidatu eta hausnartu dute eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamenak eta berauek aurrera eramateko ekintzak proposatu dituzte. Proposamen asko egon dira, galdetegi bidez bozkatu eta  irabazlea honakoa izan da:

URTEAN BEHIN, MAILAKA, ELGOIBARKO TXOKO DESBERDINETAN ZABOR BILKETA EGIN.


Erronka martxan jartzea besterik ez zaigu falta.


HONA HEMEN GURE AURKEZPENA : 

Aurkezpena


Eta zenbait argazki:




martes, 1 de marzo de 2022

LORATU SAREA

 LORATU SAREA



LH 5. mailakoek, Agenda 30eko LORATU SAREA programan parte hartu dute eta honen helburua landare-itsutasunari aurre egitea da, aldi berean Txikipedian dagoen landareei buruzko informazioa hobetuz.


Elgoibar Ikastolari  Pago arrunta (Fagus sylvatica) eta Ahuntz Sahatsa ( Salix caprea) zuhaitzen  fitxak osatzea egokitu zaigu eta txikipedian txertatzea.


Hemen aurreratzen dizkizuegu bertan ikus ditzakezuen hainbat argazki .